Presidentegai zelarik, François Mitterrandek Espainiak eskatutako estradiziorik onartuko ez zuela esan bauzen ere, 1984ko Irailaren 23an Frantziako gobernu sozialistak, Mitterrand presidentearen oneritziarekin, lehen 3 erbesteratu euskaldunak estraditatu zituen. Jose Manuel Martinez Beiztegi, Karlos Garcia Ramírez eta Pakito Lujambio Madriden eskuetan utzi zituzten.
Estradizio hauen aurkako protesta gisa, Euskal Herrian greba orokorra deitu eta mobilizazio ugari izan zen.

1977. urterarte, asilo eskaerak automatikoki onartu eta Errefuxiatu Estatutoa zuzenean ematen zitzaien OFPRA (Office Français de Protection des Réfugiés et Apatrides) erakundearei eskaera egiten dutenei. 1979Ko urtarrilean Giscar d’Estaing Frantziako lehendakariak deklarazio publiko bat egin zuen, Espainia estatu demokratikoa bilakatu zela esanez eta errefuxiatuen existentzia bera ezinezkoa dela azpimarratuz. Ondorioz, OFPRAk ordurarte Errefuxiatu Estatutoa zuen orori erretiratu egin zion, eta eskaera berriak ukatu. Aldi berean, Barne Ministeritzak Prefektura eta Subprefekturetara asilo eskubide eskaririk ez onartzeko agindua luzatu zuen.

Gari Ibarluzea Murua
London
Ibarra 1981-01-22
2005ean ihes egina
LASTER IKUSGAI

Joxean Lasa eta Joxi Zbalaren hilketa, Euskal Herrian, ETAren aurka izandako gerra zikinean kokatutako erahileta izan zen. Lasa eta Zabala, Lapurdin errefuxiatutako etakide gazteak bahitu <ituzten kalez jantzitako Guardia Zibilek, 1983ko urriaren 16an, Tonneliers karrikan. Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik Alakantera eraman zituzten, beraien hilobiak zulatzera behartu ondoren hiltzeko.

Bahiketa hura eta ondorengo hilketa, estatu espainiarreko aparatuek antolatutako GAL (Grupos Antiterroristas de Liberación) erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.

Hurrengo urteetan 27 hildako utzi zituen GALen jardunak.

Jose Miguel Beñaran Ordeñana ‘Argala’ETAko kide eta buruzagi historikoa izan zen, erakundearen barruan leninistarik nabarienetarikoa.
Bere autoaren azpian jarritako lehergailu batez hil zuten Espainiako zerbitzu sekretuek. Ekintza Batallon Vasco Español erakunde parapolizialak hartu zuen bere gain.
Frankok, Gobernu frankistako presidente bezala izendatu berria zuen Luis Carrero Blanco almirantearen aurkako atentauan hartu zuen parte, «Operación Ogro» deiturikoan; ETAko beste kide batzuekin batera.

Josu Lariz Iriondo
Montevideo
Altzola 1957-10-26
1984ean ihes egina.

Telesforo Monzon eta Txilardegik jasotako kanporatze aginduaren aurkako protesta gisa, beste 35 lagunekin batera, Baionako katedralean itxialdia egin eta gose grbari ekin zioten. Babes handia jaso zuen protesta honek eta ondorioz, Baionako suprefekturak honako akordioa kaleratu zuen:
-Euskaldun orori, Euzkadin, haien aberrian Bizitzeko eskubidea onartuko zaio.
-Errefuxiatutako euskal pertsona guztien egoera zehatz aztertuko da, betiere Euzkadin jarraitzeari lehentasuna emanez.
-Monzon eta Txilardegiren deserriratzea laburra eta behin-behinekoa izango da.
-Ez da hartuko gose grebalarien kontarko neurririk.
-Anai Arteak bere izaera eta ekintza ildoa mantendu ahalko du, orain arte bezala.

Piarres Larzabal eta Telesforo Monzonek bultzatuta, euskal iheslari bolitikoen babeserako Anai Artea elkartea sortu zen, etxebizitzak bilatu, osasun laguntza eskaini eta administrazioarekiko zereginetan laguntzeko; 1963tik, frantses estatuan bizi ziren iheslarien aurkako espultsio, egoitza debeku eta departamentu asignazioak abiatuak baitziren.

1973ko irailaren 12an espainiar gobernuko preidente zen Carrero Blanco, espainiar estatuan bizi ziren Stefano Della Chiae (irudian) eta Valerio Borghese italiar neofaxistekin bildu zen, “ETAren kontra frantziar luraldeetan ekitea” aitzakitzat, iheslarien aurka ekitea adosteko.

 / 
Gari Ibarluzea Murua
Estradizioen hasiera
Josu Lariz Iriondo
GAL
Errefuxiatu Estatutuaren ukatzea
Argala erahila
Francoren Heriotza
Gerra Zikina
Itxialdia Baionako katedralean
Anai Artea
1970
1980
1990
2000
2010
2020