/ 

Dena da ETA ideia, Partido Popularrak espainiako hauteskundeak irabazi eta jose Maria Aznar Espainiako presidente izendatu ondoren abiatu zuten printzipio bat da.

ETA erakunde armatuko kide edo haren kolaboratzaile izateaz akusatu zituzten ETAren helburuekin, edo horietako batzuekin, bat zetozen talde edo pertsona ugari, beren helburu politikoetarako sekula armarik erabili ez bazuten ere.

Beste erakunde askoren artean Jarrai, Haika eta Segi gazte mugimenduak ETAko parte izateaz akusatu eta haien aurka jo zuten polizia eta epaileek, bertako kideak atxilotuz, torturatuz eta kartzelaratuz.

Guzti honen ondorioz, gazte ugarik egin zuen ihes, exiliatu olde berri bati hasiera emanez.

 / 
 / 

Jesus Maria Leizaola Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen Lehenengo Eusko Jaurlaritzak 1936ko urrian. Francoren altxamenduaren ondorioz, Frantzian erbesteratu zen 1937tik aurrera. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.

Urte luzez erbesteko Eusko Jaurlaritzaren buru izan ondoren, 1979ko abenduaren 15ean iztuli zen Hego Euskal Herrira. Jauraritzako Ordezkaritzako giltzak eman zizkion Carlos Garaikoetxea Euskal Kontseilu Nagusiko lehendakariari, eta erbesteko gobernua desegintzat jo zuen.

Leizaolaren itzulerarekin, exilio historikoa amaitutzat jo zen.

 

Burgosko prozesuan epaitu eta zigotuak izan ziren ETAko kideak, odol delituengatik zigortuak izan zirela argudiatuz, ez zituzten Franco hil ondorengo lehen kaleratzeekin batera askatu. Hala ere, kalean, amnistiaren alde zegoen giroak bultzatuta, 17 kasu hauei aurre egin beharra izan zuen.

Juan Maria Bandres eta Iñaki Esnaola abokatuek eta Debako alkate zen Joaquin Aperibayk espainiar administrazioarekin adostu zituzten eman beharreko hurratsak. Kartzelatik ateratzeko baldintza bezala Europako beste herrialdetara erbesteratuak izatea onartu beharra zutela eta banan-bana akordioari baietza eman behar ziotela hitzartu zuten.

Lehenengo taldea Bruselara eraman zuten:

Jokin Gorostidi
Mario Onaindia
Eduardo Uriarte
Xabier Larena
Jose Mari Dorronsoro

Egun batzuk beranduago beste guztiak kanporatu zituzten.

Danimarkara eramandakoak:
Juan Mari Aldalur
Jose Luis Mendizabal
Enrike Pagoaga
Agustin Atxega
Juan Miguel Goiburu

Vienara eramandakoak:

Jose Mentxakatorre
Jose Inazio Egaña

Oslora eramandakoak:

Xabier Izko
Iñaki Mujika Arregi
Jose Antonio Garmendia
Iñaki Sarasketa
Iñaki Perez

 

Hilaete batzuk beranduago, Euskal Herria zeharkatu zuen ‘Askatasunaren Martxa’ Durangora iritsi zenean, deserriratutako 17 kideetatik 10 publiko aurrean azaldu ziren.

Baionako Agora Hotelean eskainitako prentsurreko batean “Errefuxiatu bat etxe bat” kanpaina aurkeztu zuten. Frantziako barne ministro Charles Pasquak abiatutako kanporaketei erantzun moduan.
500 lagun inguruk eskaini zuten bere burua euskal errefuxiatuei aterpea emateko.

Prentsaurrekoan parte hartu zutenak:

Denis Langlois, abokatua eta idazlea
Etcheverry-Aintchart, notarioa
Emile Larre, apeza eta Herria astekariaren zuzendaria
Jean Lanne, CFDT-ko sindikalista ohia.

Milaka pertsona bildu ziren Montevideoko (Uruguai) Filtro ospitalearen atarian gose eta egarri-greban zeuden Josu Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatuei elkartasuna adierazi eta Espainiako Estatura estraditatzea saihesteko.

Uruguaiko herria kalera atera zen hiru euskal iheslariak herrialdetik bota ez zitzaten eta asilo-eskubidearen tradizio sekularra defendatzeko.

Josu Larizi buruzko esperientzian luze-zabal jardun dugu protagonista batzuekin.

ETAk Juan Mª Araluce, Gipuzkoako Diputazioko lehendakaria, hil izanari erantzun moduan, Ipar Euskal Herrian atxilotutako iheslari batzuk Yeu uhartera eraman zituzten, «Frantziako lurraldean» behar bezala bizi ez zirelako arrazoi administratiboak argudiatuz.

Urrian konfinatutakoak:

Maite Guridi
Asun Arana
Lazaro Arandia
Tito Etxeberria
Pedro Ereño
Jose Miguel Beñaran

Urte hartan, Apirila eta ekaina bitartean beste 7 iheslari konfinatu zituzten uharte berean:

Manuel Makazaga
Gregorio Garitaonaindia
Eloy Uriarte
Javier Aia Zulaika
Tomas Perez Revilla
Jesus Makazaga

1977ko Otsailean, epaile batek konfinamendu hura legez kanpokoa zela erabaki ondoren aske geratu ziren guztiak.

Iheslarien aurka hasitako kanpaina haren testuinguruan, zenbait mertzenario Josu Urrutikoetxea errefuxiatuaren autoaren azpian lapa-bonba bat jartzen saiatu ziren, haren etxearen atari ondoan aparkatuta zegoena, Miarritzen. Eskuetan eztanda egin zien lehergailuak, eta haietako bat, Marcel Cardona, hilik suertatu zen eta zauri larriak eragin zizkion beste mertzenario bati.

Frantziako poliziak berehala jakin zuen atentatu hura Espainiako zerbitzu sekretuetako kide zen Candido Acedo Guardia Zibilaren kapitainak zuzendu zuela.

1975eko 10 hilabetetan hogei atentatu inguru izan ziren Ipar Euskal Herrian, euskal iheslarien aurka.

1987ko urrian Ipar Euskal Herrian egindako polizia-sarekadak mugarria ezarri zuen errefuxiatuen kolektiboan.

Bi mila agente frantziarrek hartu zuten parte «hirugarren fasea» izeneko polizia-operazioan. 180 etxetan sartu ziren eta 61 pertsona atxilotu zituzten. Atxilotuetako asko Espainiako Poliziaren esku utzi zituzten, eta torturak jasan zituztela salatu zuten. 60 iheslari kanporatu zituzten, dozenaka espetxeratu eta 15 deportatu (12 Aljeriara eta 3 Venezuelara). Gainerakoek, klandestinitatean bizitzea beste aukerarik ez zuten izan.

 

Frantziako eta Espainiako Poliziek elkarrekin egindako operazio batean hamabi lagun atxilotu zituzten “ETAren finantza sarearekin” lotura izatea leporatuta. Horietatik 7 Lapurdin atxilotu zituen Frantziako Poliziak. ETAko kide historikoak ziren, baina garai hartan bizimodu normala zutenak.

Lapurdin atxilotutakoak:

  • Julen Madariaga
  • Angel Iturbe Abasolo
  • Jose Luis Cau Aldalur
  • Cristina Larrañaga
  • Eloy Uriarte
  • Izaskun Gantxegi
  • Jose Ramon Badiola

Euskal gatazkaren konponbide politikoa aurrera egiteko, Espainia eta Frantziako gobernuekin hitz egiteko mintzaidetza aurkeztu zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Baionan eginiko agerraldi batean.

«Iheslariekin mintzatu behar da, hori da gure lerro buru nagusia, korapilo politikoaren parte izanik, korapilo hori askatzeko manerarik zuzenena baita» adierazi zuten hainbat belaunalditako kide eta kontinente ezberdinetan dauden iheslariek osatutako solaskidetza baten izenean.

 

Euskal Herrira itzultzeko asmoa azaldu zuten 11 errefuxiatu politikok, Bai Euskal Herriari plataformak Donostian egindako ekitaldi batean. Euskal Herrian abiatutako prozesu subiranistan parte hartzeko itzuli zirela adierazi zuten Euskal Herriko Nortasun Agiria eskuetan zutela.

Etxera itzultzea erabaki zuten errefuxiatuak:

Angel Alcalde
Xanti Iparragirre
Erramun Zuzuarregi
Kandido Ostolaza
Lourdes Zorrozua
Isa Ariztimuño
Aitor Oteiza
Iñaki Kantero
Ana Zabala
Kontxa Arana
Kepa Garro

80ko hamarkadan Frantziatik kanportu eta hirugarren estatuetara deportatu zituzten iheslari batzuk Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten.

Talde bat Baionako katedralean sartu zen, beren egoera administratiboa normalizatu eta Euskal Herrian bizitzeko egindako urratsa plazaratzeko. Frantziar polizia elizan sartu eta bertan ziren iheslari, senide eta lagun guztiak atxilotu zituen.

6 iheslari Espainiara kanporatu zituzten urgentziazko prozedura argudiatuz.

90.hamarkadaren hasieran iheslari kopuru handi bat frantziar estatuan sakabanatu zituzten asignazio administratiboa ezarriz. Haietatik 20 inguruk asignazioa apurtu eta ipar Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten, Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko ekimen batean. Hemezortzi egun iraun zituen itxialdi bat egin zuten Baionako katedralean, Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Protesta amaitzerakoan, Ipar Euskal Herrian bizitzen jarraitzeko paperak lortu eta haien egoera erregulatzen saiatuko zirela adierazi zuten.
Frantziar poliziak atxilotu eta batzuk Espainiako poliziaren esku utzi zituen.

 / 

Arrangoitzeko adierazpenean esan bezala, martxoaren 22an 80 bat iheslari nor bere herrian agertu ziren, herri askotan hilaren azken ostiralean presoen aldeko elkarretaratzea egiten zutela baliatuta. Batzuk, han gelditzeko asmoz; beste batzuek, urteen poderioz, bizimodua Ipar Euskal Herrian egina zuten, eta hara bueltatu ziren itzulera sinboliko horren ostean. Baina kasu guztietan esanahiz eta emozioz beteriko pausoa izan zen hura.
Jesus Mari Galdakaora itzuli zen 30 urte exilioan bizi izan ondoren.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak sorterrira itzultzeko prozesuari hasiera emanen ziola jakinarazi zuen Arrangoitzen (Lapurdi) egindako agerraldi batean. Laurogei iheslarik baino gehiagok parte hartu zuten adierazpenean.

1986ko martxoan, Jacques Chirac lehen ministro zela, Charles Pasqua izendatu zuten Frantziako Barne ministro eta 1945eko azaroaren 2ko ordenantza batean oinarrituta «erabateko larrialdiko» prozedura aplikatu zuen. Prozedura horen arabera “Erabateko premia izanez gero… kanporatzea erabaki daiteke, baldin eta atzerritarra Frantziako lurraldean egotea, iritzi publikorako, bereziki larria den mehatxua bada”.
Prozedura hau erabiliz espainiaratu zuten lehen iheslaria Txema Lopez Varona izan zen. 1986ko Uztailaren 19an utzi zuten espainiako polizien esku. Espainako poliziek torturatu zutela salatu zuen. Jarduera hau indarrean izan zen 16 hilabetetan, Ipar Euskal Herrian egoera irregularrean ziren 176 errefuxiatu atxilotu eta kanporatu zituzten frantziar estatutik, Espainiako polizien esku utziz. Haietako askok Espainian kargurik ez zuten arren, gehienek torturak salatu zituzten. 105 aske geratu ziren.
Errefuxiatuen kontrako ehiza honen adibide nabariena 1987ko urriko sarekada izan zen, bertan 100 iheslari baino gehiago atxilotu zituen frantziar poliziak, ondotik hauetarik gehienak Espainiara espultsatuz.

Frantziako Aire eta Mugetako Poliziak errefuxiatutako hamasei euskal herritar atxilotu zituen. Haietako sei hegazkin batean sartu eta Panamara eraman zituzten: Jose Antonio Mujika, Jose Maria Larretxea, Jose Luis Ansola, Jose Miguel Arrugaeta, Karlos Ibarguren eta Josu Abrisketa. Deportazioaren hasiera zen; babes juridikorik gabeko zigor luzeenaren lehen pasartea.

Hurrengo hamabi hilabeteetan 28 euskal herritar deportatu zituzten, eta, guztira, 58 izan zi
ren Amerika eta Afrikako kontinenteetan barrena bizitzera kondenatutako euskal herritarrak. «Herri minez, familia minez eta bereziki herri gosez bizi dute deportazioa euskal herritarrek» Joseba Agudo abokatuaren hitzetan.

Deportazioa, Deserrira Bidaia (Gaur8)
Deserriaren Presoak (Berria)

Presidentegai zelarik, François Mitterrandek Espainiak eskatutako estradiziorik onartuko ez zuela esan bauzen ere, 1984ko Irailaren 23an Frantziako gobernu sozialistak, Mitterrand presidentearen oneritziarekin, lehen 3 erbesteratu euskaldunak estraditatu zituen. Jose Manuel Martinez Beiztegi, Karlos Garcia Ramírez eta Pakito Lujambio Madriden eskuetan utzi zituzten.
Estradizio hauen aurkako protesta gisa, Euskal Herrian greba orokorra deitu eta mobilizazio ugari izan zen.

1977. urterarte, asilo eskaerak automatikoki onartu eta Errefuxiatu Estatutoa zuzenean ematen zitzaien OFPRA (Office Français de Protection des Réfugiés et Apatrides) erakundearei eskaera egiten dutenei. 1979Ko urtarrilean Giscar d’Estaing Frantziako lehendakariak deklarazio publiko bat egin zuen, Espainia estatu demokratikoa bilakatu zela esanez eta errefuxiatuen existentzia bera ezinezkoa dela azpimarratuz. Ondorioz, OFPRAk ordurarte Errefuxiatu Estatutoa zuen orori erretiratu egin zion, eta eskaera berriak ukatu.

Aldi berean, Barne Ministeritzak Prefektura eta Subprefekturetara asilo eskubide eskaririk ez onartzeko agindua luzatu zuen.

Gari Ibarluzea Murua
London
Ibarra 1981-01-22
2005ean ihes egina
LASTER IKUSGAI

Joxean Lasa eta Joxi Zbalaren hilketa, Euskal Herrian, ETAren aurka izandako gerra zikinean kokatutako erahilketa izan zen. Lasa eta Zabala, Lapurdin errefuxiatutako etakide gazteak bahitu zituzten kalez jantzitako Guardia Zibilek, 1983ko urriaren 16an, Tonneliers karrikan. Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik Alakantera eraman zituzten, beraien hilobiak zulatzera behartu ondoren hiltzeko.

Bahiketa hura eta ondorengo hilketa, estatu espainiarreko aparatuek antolatutako GAL (Grupos Antiterroristas de Liberación) erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.

Hurrengo urteetan 27 hildako utzi zituen GALen jardunak.

BERRIA egunkariak GALen inguruan egindako lana (webgunea)

Josu Lariz Iriondo
Montevideo
Altzola 1957-10-26
1984ean ihes egina

Telesforo Monzon eta Txilardegik jasotako kanporatze aginduaren aurkako protesta gisa, beste 35 lagunekin batera, Baionako katedralean itxialdia egin eta gose grebari ekin zioten. Babes handia jaso zuen protesta honek eta ondorioz, Baionako suprefekturak honako akordioa kaleratu zuen:

-Euskaldun orori, Euzkadin, haien aberrian Bizitzeko eskubidea onartuko zaio.
-Errefuxiatutako euskal pertsona guztien egoera zehatz aztertuko da, betiere Euzkadin jarraitzeari lehentasuna emanez.
-Monzon eta Txilardegiren deserriratzea laburra eta behin-behinekoa izango da.
-Ez da hartuko gose grebalarien kontarko neurririk.
-Anai Arteak bere izaera eta ekintza ildoa mantendu ahalko du, orain arte bezala.

 

Piarres Larzabal eta Telesforo Monzonek bultzatuta, Hego Euskal Herritik ihes egindako euskal iheslari politikoen babeserako Anai Artea elkartea sortu zen. Etxebizitzak bilatu, osasun-laguntza eskaini eta administrazioarekiko zereginetan laguntzea izan da, nagusiki, elkartearen egitekoa.

Lehenagotik zeregin horietan ziarduen Euskaldunei Lagun Biltzarrak ezin zionez iheslari jario berriari behar bezalako sostengua eman eta frantziar administrazioaren kontrol-neurriak hazten ari zirenez, Euskal Iheslarien Sostengu Batzordea sortu zen, eta batzorde hortatik Anai Artea.

Anai Artea elkartearen sortzaileak:
Pierre Larzabal
Telesforo Monzon
Jean Barrenetche
Angel Arregui
Jean Larregain
Jean Fagoaga
Paul Fagoaga
François Etchezarreta
Pierre Halsouet

1973ko irailaren 12an espainiar gobernuko preidente zen Carrero Blanco, espainiar estatuan bizi ziren Stefano Della Chiae (irudian) eta Valerio Borghese italiar neofaxistekin bildu zen, “ETAren kontra frantziar luraldeetan ekitea” aitzakitzat, iheslarien aurka ekitea adosteko.

Urtebete beranduago, Roberto Conesa poliza espainiarrak OASetan bildutako mertzenario eta kalez jantzitako polizia agenteek ipar euskal herrian zeuden iheslarien aurkako atentatuak egiten hasi ziren. BVE (Batallon Vasco Español) izena erabili zutn, batez ere, euskal iheslarien aurkako erasoak bere gain hartzeko.

Espainiako zerbitzu sekretuek euskal errefuxiatuen aurka ekiteko erabili zituzten beste izen edo egiturak ATE (Antiterrorismo ETA), Triple A (Alianza Apostolica Anticomunista) edo Guerrilleros de Cristo Rey izan ziren.

Lehen ekintza 1975eko apirilaren 7an izan zen, Hendaiako Mugalde liburudendan lehergailu bat jarriz.

BVE 1982. urtean desagertu zen, urte hartako otsailaren 23an, Espainain izandako estatu kolpe saiakeraren garaian Espainiako CESID (Centro Superior de Información de la Defensa) barruan sortutako iskanbilen testuinguruan.

 / 
Jesus Mari Lejarza iheslariaren itzulera
Arrangoitzeko adierazpena
Mintzaidetza gatazka konpontzeko
Julen Madariaga atxilotuta
Gari Ibarluzea Murua
Errefuxiatuen itzulera
Euroaginduak
Dena da ETA
Deportatuen itzulera
Elkartasuna epaitua
Asignazioa apurtu
El Filtroko gertaerak
Anai Arteako kideak atxilotuta
Urriko sarekada
Errefuxiatu bat, etxe bat
Kanporatzeak
Estradizioen hasiera
Josu Lariz Iriondo
Deportazioak
GALen sorrera
Leizaolaren itzulera
Errefuxiatu Estatutuaren ukatzea
Deserriratzeak
Konfinamenduak Yeu uhartean.
Francoren Heriotza
Josu Urrutikoetxearen aurkako atentatua
Gerra Zikina
Itxialdia Baionako katedralean
Anai Artea
1970
1980
1990
2000
2010
2020