Bizipen bakoitzera heltzeko bi modu daude:
GEO lotura aukeratuz, iheslari bakoitza non dagoen ikusiko duzu, mundu mapa batean. Bertan klik egin eta bere bizipenak jarraitzeko aukera izango duzu.
KRONO lotura aukeratuz, denbora lerro bat topatuko duzu, 1970etik, gaur arte gertatu diren, eta iheslarien egoerarekin harremana duten gertakari batzuk daude, testuingurua hobeto ulertzeko. Bertan, erbestean daoen lagunaren izena topatuko duzu, etxetik ihes egin behar izan zuen egunean. Bertan klik egin, eta GEO ataletik heltzen zinen toki berera helduko zara.
KAXA HUTSAKen aurkeztutako istorioek jarrai-bide bat izango dute; bizipenak behar bezala jasotzeko, guk aurkeztutako urrenkeran jarraitu behar da kontakizuna.
Argitaratutako pertsonai bat ikuskatzerakoan, atal batzuk osorik ikusi eta webgunetik ateraz gero, itzuliko garen hurrenagoan, ikusi gabeko lehen atalera eramango gaitu.
Behin, kontakizuna osorik ikusiz gero, menu-nagusian dagoen atalak loturan, pertsonaiak eta beraien bizipenen atalak banaka eta modu ez-jarraian ikuskatzeko aukera izango duzue; edozein atal berriro ikusi ahal izateko. Baina aukera hau, bizipen bakoitza amaituta dagoenean bakarrik izango da ikusgai.