Itxialdia Baionako katedralean

Telesforo Monzon eta Txilardegik jasotako kanporatze aginduaren aurkako protesta gisa, beste 35 lagunekin batera, Baionako katedralean itxialdia egin eta gose grebari ekin zioten. Babes handia jaso zuen protesta honek eta ondorioz, Baionako suprefekturak honako akordioa kaleratu zuen:

-Euskaldun orori, Euzkadin, haien aberrian Bizitzeko eskubidea onartuko zaio.
-Errefuxiatutako euskal pertsona guztien egoera zehatz aztertuko da, betiere Euzkadin jarraitzeari lehentasuna emanez.
-Monzon eta Txilardegiren deserriratzea laburra eta behin-behinekoa izango da.
-Ez da hartuko gose grebalarien kontarko neurririk.
-Anai Arteak bere izaera eta ekintza ildoa mantendu ahalko du, orain arte bezala.