Gerra Zikina

1973ko irailaren 12an espainiar gobernuko preidente zen Carrero Blanco, espainiar estatuan bizi ziren Stefano Della Chiae (irudian) eta Valerio Borghese italiar neofaxistekin bildu zen, “ETAren kontra frantziar luraldeetan ekitea” aitzakitzat, iheslarien aurka ekitea adosteko.

Urtebete beranduago, Roberto Conesa poliza espainiarrak OASetan bildutako mertzenario eta kalez jantzitako polizia agenteek ipar euskal herrian zeuden iheslarien aurkako atentatuak egiten hasi ziren. BVE (Batallon Vasco Español) izena erabili zutn, batez ere, euskal iheslarien aurkako erasoak bere gain hartzeko.

Espainiako zerbitzu sekretuek euskal errefuxiatuen aurka ekiteko erabili zituzten beste izen edo egiturak ATE (Antiterrorismo ETA), Triple A (Alianza Apostolica Anticomunista) edo Guerrilleros de Cristo Rey izan ziren.

Lehen ekintza 1975eko apirilaren 7an izan zen, Hendaiako Mugalde liburudendan lehergailu bat jarriz.

BVE 1982. urtean desagertu zen, urte hartako otsailaren 23an, Espainain izandako estatu kolpe saiakeraren garaian Espainiako CESID (Centro Superior de Información de la Defensa) barruan sortutako iskanbilen testuinguruan.