1987ko urrian Ipar Euskal Herrian egindako polizia-sarekadak mugarria ezarri zuen errefuxiatuen kolektiboan.
Bi mila agente frantziarrek hartu zuten parte «hirugarren fasea» izeneko polizia-operazioan. 180 etxetan sartu ziren eta 61 pertsona atxilotu zituzten. Atxilotuetako asko Espainiako Poliziaren esku utzi zituzten, eta torturak jasan zituztela salatu zuten. 60 iheslari kanporatu zituzten, dozenaka espetxeratu eta 15 deportatu (12 Aljeriara eta 3 Venezuelara). Gainerakoek, klandestinitatean bizitzea beste aukerarik ez zuten izan.