90.hamarkadaren hasieran iheslari kopuru handi bat frantziar estatuan sakabanatu zituzten asignazio administratiboa ezarriz. Haietatik 20 inguruk asignazioa apurtu eta ipar Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten, Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko ekimen batean. Hemezortzi egun iraun zituen itxialdi bat egin zuten Baionako katedralean, Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Protesta amaitzerakoan, Ipar Euskal Herrian bizitzen jarraitzeko paperak lortu eta haien egoera erregulatzen saiatuko zirela adierazi zuten.
Frantziar poliziak atxilotu eta batzuk Espainiako poliziaren esku utzi zituen.