Kanporatzeak

1986ko martxoan, Jacques Chirac lehen ministro zela, Charles Pasqua izendatu zuten Frantziako Barne ministro eta 1945eko azaroaren 2ko ordenantza batean oinarrituta «erabateko larrialdiko» prozedura aplikatu zuen. Prozedura horen arabera “Erabateko premia izanez gero… kanporatzea erabaki daiteke, baldin eta atzerritarra Frantziako lurraldean egotea, iritzi publikorako, bereziki larria den mehatxua bada”.
Prozedura hau erabiliz espainiaratu zuten lehen iheslaria Txema Lopez Varona izan zen. 1986ko Uztailaren 19an utzi zuten espainiako polizien esku. Espainako poliziek torturatu zutela salatu zuen. Jarduera hau indarrean izan zen 16 hilabetetan, Ipar Euskal Herrian egoera irregularrean ziren 176 errefuxiatu atxilotu eta kanporatu zituzten frantziar estatutik, Espainiako polizien esku utziz. Haietako askok Espainian kargurik ez zuten arren, gehienek torturak salatu zituzten. 105 aske geratu ziren.
Errefuxiatuen kontrako ehiza honen adibide nabariena 1987ko urriko sarekada izan zen, bertan 100 iheslari baino gehiago atxilotu zituen frantziar poliziak, ondotik hauetarik gehienak Espainiara espultsatuz.